Zientziaren aldeko erronka bat

Sener Fundazioak “zientziaren aldeko erronka” izeneko proiektu bateratua jarri du abian, ikastetxeetan gazteen eta nerabeen bokazio zientifikoak sustatzeko. Getxoko Azkorri ikastetxeko DBHko 4. mailako 59 ikasleak lehenak izan dira ekimen honetan parte hartzen.

“Zientziaren aldeko erronka bat” da Senerreko profesionalek erronka errealak azaltzea DBHko azken ikasturteetako ikasleei, curriculumera egokituta. Horrela, ingeniaritza-enpresa batek egunero dituen arazoei irtenbidea bilatu behar diete ikasle horiek. Ondoren, ikasleen konponbideak Senerreko pertsonek eta ingeniaritza-arlo horietan adituak diren kanpoko beste laguntzaile batzuek ebaluatzen dituzte.

Azkorri ikastetxeari planteatutako erronketako batzuk honako hauek izan dira: inplikatutako eragileei teknologia termosolarraren onurak erakustea; hirietan kutsadura ezabatzeko airea purifikatzeko moduak; garraio publikoan birusak kutsatzeko arriskua gutxitzea; edo hiri-zerbitzuak modu eraginkorragoan ematea. Horrela, zientzia, teknologia eta ingeniaritza pertsonen zerbitzura daudela ikusi ahal izan dute parte hartu duten gazteek.

Oraingo honetan, “Zientziaren aldeko erronka bat” proiektuak Ana Lí Gómez eta Marta González ikasleei eman die saria, garraio publikoaren erabilera sustatzeko WTG izeneko konponbideagatik. Gainera, Jon Araluce eta Miguel Sabas ikasleen Clear Breeze izeneko irtenbideari akzesita eman zaio, airearen arazketarekin eta azpiegituretan zero kontsumoa sustatzeko modu artifizialean sortutako energia edo energia-baliabideen aprobetxamenduarekin lotutako erronkei erantzuteko.

Bide batez, zorionak eman nahi dizkiegu irabazleei eta parte-hartzaileei, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, bai Sener Fundazioari, ekimen honetan gurekin egoteagatik, bai Ruben Elortegiri, proiektu horietan berriz ere parte hartzeagatik.