Jangela

Zerbitzuak
colegio
  

Zerbitzu bat baino zerbait gehiago da Azkorri ikastetxeko jangela; izan ere, kalitatekoa da janari guztia, eta bertako jangelan prestatzen da, arreta handiz. Etxeko menuak egiten dira: orekatuak, gozoak eta ugariak. Enpresa espezializatu batek prestatzen ditu menuak, eskuz.

Bestalde, intolerantziak, alergiak, erregimenak eta abar dituzten ikasleen premia bereziak ere asetzen ditugu. Sukaldaria goizean goiz etortzen denez ikastetxera, aise egin ditzake aldaketak menuan, ikasleren batek horren premiarik baldin badu ondoezen bat dela medio. Horrez gain, zenbait helburu lantzen dira jangelan: errespetua, gizabidea, portaera, janarekiko jarrera… Eta familiak informatuta edukitzen ditugu. Laburbilduz, zerbitzu hutsa baino zerbait gehiago da jangela, uste baitugu eguneroko hezkuntza-jarduera baten parte dela, urte luzez gure ikastetxean jardungo diren ikasleen heziketa integralaren beste osagai bat.

Menuak

 
creciendo contigo
Acceso a Inika