Nortasuna, Helburuak eta Baloreak

NORTASUNA

Azkorri hezkuntza-proiektua izanik eta, kooperatiba-ereduaren arabera familiek eratuta, balioetan oinarritutako hezkuntza integrala eta laikoa eskaintzen du, 2 urtetik hasita 18 urtera arte, kudeaketa-eredu iraunkor batekin.

Gure ikasleak beren hezkuntzaren erdigune eta eragile aktibo bilakatzen dira, ikuspuntu pertsonaletik (izaten ikastea), akademikotik (ikasten ikasi), ingurune aldakorretara egokitzeko (egiten eta lankidetzan ikasi) eta sozialetik (elkarrekin bizitzen ikastea), haien potentziala ezagutuz garapen integrala sustatzeko helburuarekin.

Azkorri proiektu dinamiko eta sortzailea da, eta, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzearekin, berrikuntzaren kulturaren aldeko apustua egiten du, profesional kualifikatu eta konprometituetan oinarrituz, etengabe eguneratutako metodologia eta bitartekoekin. Hori guztia familiei konfiantzazko eta hurbileko giro batean eta, aldi berean, plurala  eta mundura irekita dagoelarik.



HELBURUAK

Azkorri Ikastetxeak, bere hezkuntza-proiektuaren bitartez, besteak zoriontsu egiteko gai diren pertsona zoriontsuen garapena erraztu nahi du; oroimena, arreta, pentsamendu eta sormenaz baliatuz, bizitza osoan ikasten jarraitzeko aukerak aprobetxatzen dituzten pertsonak.

Pertsona arduratsuak, konprometituak eta aldaketa-sortzaileak, proiektu gogotsu baten baitan, atxikimendua eta kidetasun sentimendua pizten dituena sortzea du helburu; horrela, mundua eraldatzen lagunduz.


BALOREAK
Gure baloreak koherentzia, konpromisoa, sormena, espiritu kritikoa, ekimena, errespetua, erantzukizuna, elkartasuna, iraunkortasuna eta tolerantzia dira.