Xedea, ikuspegia eta balioak

Hezkuntza-proiektua
colegio

Xedea

Hezkuntza integrala, laikoa eta balioak oinarri dituena eskaintzen die Azkorriren proiektu pedagogikoak bi urtetik 18ra bitarteko neska-mutikoei, eta kudeaketa-eredu jasangarria.

Euren heziketaren ardatz eta eragile aktibo dira gure ikasleak. Ikuspegi akademikoa (ikasten ikasi), soziala (elkarrekin bizitzen ikasi) eta pertsonala (izaten ikasi) lantzen ditugu, ikasleen gaitasunak aurkitu eta sustatzeko eta haien garapen integralari laguntzeko.

Proiektu dinamikoa eta sortzailea da Azkorri, non hezkuntza-komunitate osoak hartzen baitu parte eta berrikuntzaren kultura bultzatzen baita, profesional trebatu eta konprometituak eta etengabe eguneratzen ditugun metodologia eta baliabideak laguntzaile direla. Familiekiko konfiantza- eta hurbiltasun-giroan jarduten da gure ikastetxea, baina aniztasuna eta munduari ere ateak zabalduta.


Ikuspegia

Hona Azkorriren hezkuntza-proiektuaren xedea: gizaki zoriontsuak eta besteak zoriontsu egiteko gai direnak heztea.

Gizaki arduratsuak, konprometituak eta aldaketa-eragileak hezi nahi ditu gure ikastetxeak, atxikimendua eta partaidetza-sentimendua eragiten dituen proiektu erakargarri batean, mundua eraldatzen laguntzeko.

Balioak

Hauek dira gure ikastetxearen balioak: koherentzia, konpromisoa, sormena, espiritu kritikoa, ekimena, errespetua, erantzukizuna, elkartasuna, jasangarritasuna eta tolerantzia.

creciendo contigo
tempus leo. justo efficitur. Lorem facilisis in