Haur-hezkuntza

Hezkuntza-proiektua
colegio

I. zikloa: bi urteko haurren ikasgela

Hona Azkorriren helburu nagusiak bi urteko haurren ikasgelarako: elkarbizitzarako lehen arauak berenganatzea eta gizarteratzen hastea, emozioak adierazteko bideak aurkitzea, eta maitatuak sentitzea, konfiantza- eta maitasun-giroan.

Pixkanaka ikasten du umeak bere kabuz egiten eguneroko bizimoduko jarduera gehienak, bere buruaz geroz eta seguruago eta bilatzen jarraitzeko motibatuta.

Jolas heuristikoa erabiltzen dugu horretarako, eguneroko jarduneko materialen bitartez, beren hipotesi propioak sortzera bultzatzeko. Materialen ezaugarriak, testurak, formak… lantzen dituzte, eta hainbat gauzatarako erabiltzen: multzoak osatzeko, betetze-huste lanak egiteko; serieak, eraikuntzak, soinuak eta abar sortzeko… Sormena lantzeko aukera ugari eskaintzen dizkiete ikaskuntza-esperientzia horiek.


II. zikloa: 3-6 urte

Hiru urtetik aurrera, etengabekoa izaten da haurren mugitzeko premia. Bestalde, areagotu egiten da eskuen kontrolari esker egin ditzaketen ekintzen aukera. Begitarte irmoa izaten dute, eta nabarmen aberasten dute komunikazioa ahozko hizkuntzaren bidez. Horrez gain, hobeto kontrolatzen dituzte ohiturak. Hartara, gutxitu egiten dute helduekiko mendekotasun-maila, autonomia areagotu, eta pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen dira.

 

HAURREN ETAPA eredu pedagogikoa

 
Komunikatzeko gaitasuna

Etapa horretan, haurrak euskaran murgiltzea izaten da hizkuntza-proiektuaren xedea, eta menderatzea, txikitatik, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelania), nagusiki gaztelaniaz mintzatzen den gure ingurune honetan. Zeharkako gaitasun horrek emaitza bikainak izan ditzan, euskara erabiltzen dugu komunikazio-hizkuntza gisa, hau da, gauzak euskaraz adieraztea, ulertzea eta jakinaraztea da helburua. Etapa horri egokitutako baliabideak erabiltzen ditugu gaitasun hori lantzeko: ipuinak, asmakizunak, esaerak, poesiak, abestiak, antzezpenak… Pixkanaka eta intuitiboki, komunikazio-gaitasuna hobetzen laguntzen diete umeei baliabide horiek Haur Hezkuntzako etapan.

Dena dela, harago iritsi nahi dugu, hizkuntzari dagokionez, eta ingelesezko irakasle natiboak ditugu haurrak hizkuntza horretara hurbilarazteko. Izan ere, ingelesa izango da komunikazio-hizkuntza gure neska-mutikoen mundu globalean. Hizkuntza-eredurik onena hain txikitatik baliatzen hasteko arrazoia hau da: adituen zenbait txostenen arabera, 0-7 urte-tartean askoz handiagoa izaten da hizkuntzak ikasteko gaitasuna gerora baino, eta neska-mutikoek esfortzurik gabe berenganatzen dituzte hizkuntzen alderdi fonologikoak eta sintaktikoak. Aski da, horretarako, eredu bikainak edukitzea. Eta guk baditugu.


Matematikarako gaitasuna

Gaitasun hori jorratzeko, manipulazio-jarduerak baliatzen ditugu, eta Bartzelonako Montserrat ikastetxeko pedagogo adituek prestatutako EMATen materiala. Helburua: ikasgai dibertigarria eta esanguratsua izatea matematika. Horretarako, eguneroko bizimoduko egoerak lantzen dira, eta osotasun batetik ekiten zaio matematikari.

 
“Pentsatzen ikasi” gaitasuna

Pentsamenduaren trebetasunak baliatzen ditugu gaitasun hori lantzeko, pentsamendua nola egituratu ikas dezaten haurrek. Pentsamendu-giltzak ere erabiltzen ditugu, haien bitartez zenbait proposameni buruz pentsatu eta hitz egin dezaten neska-mutikoek, sormena landuz. Helburua: pentsamendu sortzailea eta kritikoa sustatzea.

 
Gaitasun zientifikoa – Ikasten ikasi

Gaitasun hori garatzeko, etapa horretara egokitutako metodo zientifiko hau erabiltzen dugu: hipotesiak proposatu behar dituzte haurrek; ondoren, ikertu, ikerketaren emaitza hipotesiarekin alderatu , eta ondorioak atera.

 
Grafomotrizitatea

Irakurketa-idazketaren aurretik, grafomotrizitatea jorratzen dugu, begien eta eskuen trebetasuna lantzeko eta, hartara, haurrek ahalik eta ondoena ikasteko idazten.

 
Motrizitate xehea

Berariaz prestatutako eta programatutako materialak ditugu motrizitate xehea behar bezala garatzeko, funtsezkoa baita etapa horretan. Garapen horri esker, berriz, errazago prestatzen da eskuaren motrizitatea irakurketa-idazketarako.

 
“Izaten ikasi” gaitasuna

Gaitasun horretan, haurraren autonomia, adimena eta erantzukizuna jorratzen ditugu. Zeharkako gaitasuna da; izan ere, gaitasun diziplinar guztietan lantzen dira autonomia, arauak, emozioak…

Garrantzi handia du emozioen hezkuntzak, hots, emozioak eta sentimenduak ezagutzeak eta kudeatzeak, eta besteekiko enpatiak.


Psikomotrizitate-jarduera

Garrantzitsua da psikomotrizitatea haurtzaroan, adierazteko, sortzeko eta mugitzeko gaitasunak erabat gara baititzakete neska-mutikoek, beren gorputzak erabiliz.

Acouturier eta Psikomotrizitatea metodoa erabiltzen du Azkorrik haurren garapen integrala sustatzeko, oinarrizko hiru ardatz hauen arabera:
  1. Haurraren eta bere gorputzaren arteko harremana
  2. Haurraren eta beste haur batzuen edo helduen arteko harremana
  3. Haurraren eta objektuen arteko harremana
Gorputzaren mugimendua sustatzen da, hau lortzeko:
  1. Norberaren gorputza ezagutzea, geldirik zein mugimenduan
  2. Oreka menderatzea
  3. Erritmoa
  4. Gorputzaren eskema antolatzea eta espazioan orientatzea
  5. Espazioa eta denbora behar bezala egituratzea
 
Ingelesa Haur Hezkuntzako 2. zikloan (A)
Bi urtetik aurrera sustatzen da haurren hizkuntzekiko harmena, eta biziki lantzen ingelesa eta ingeles kultura, elementu hauen bidez: ipuinak, abestiak, jolasak, keinuak, marrazkiak eta abar. Hizkuntza hori entzutera eta ulertzera ohitzen dira haurrak, eta natural ikasten dute ahoskatzen eta intonatzen.
 
 
 
creciendo contigo
Aenean commodo ut tempus diam suscipit Nullam consectetur massa Sed