Batxilergoa

Hezkuntza-proiektua
colegio

Oinarrizko hezkuntza osatzen duen etapa (ez da nahitaezkoa), bi ikasturtekoa, 16 urtetik 18ra bitarteko ikasleei zuzendua. Bi Batxilergo modalitate eskaintzen ditu Azkorri Ikastetxeak:
Zientzien Batxilergoa (osasun-ibilbidea eta ibilbide teknologikoa) eta Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa (gizarte-zientzien ibilbidea eta giza zientziena). Horiek dira ikasketa guztietarako abiapuntuak.

Bi helburu nagusi ditu etapa horrek:
● Heldutasun intelektuala eta giza heldutasuna izatea ikasle guztiek, eta funtzio sozialei arduraz eta eraginkortasunez ekiteko behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak berenganatzea.
● Unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako lanbide-heziketa hasteko prestatzea.

Tutoretza eta orientazioa
Funtsezkoa deritzogu familiaren, ikaslearen, tutorearen eta irakasleen arteko komunikazioari, ikasleak ahalik eta bilakaerarik onena izan dezan Batxilergoan zehar. Tutoreak ikaslearen zailtasunak detektatzen ditu, eta orientabideak ematen ikasleak, haren familiak (etxean) eta irakasleek (ikasgelan) neurri egokiak har ditzaten.

Etapan zehar ikasleak erabaki garrantzitsuak hartu behar dituenez, lagundu egingo zaio jarduera hauek antolatzen:

  1. Zenbait unibertsitate publiko eta pribaturen bisitaldiak ikastetxera
  2. Bisitaldiak zenbait unibertsitate eta azokatara
  3. Taldeko tutoretzak, astero
  4. Orientazio-bilerak ikasleekin, banaka
  5. Unibertsitate- eta lanbide orientazioko ekitaldi bat —ORIENTAGUNE— egiten da ikastetxean, gure ikasleek zenbait lan- eta enpresa-alorretako profesionalen ekarpenak jaso ditzaten.

 
 
 
creciendo contigo
Acceso a Inika