Eutsi goiari!!!

Azkorriko Haur Hezkuntzako ikasleek Osakidetzarako proiektu batean parte hartu dute COVID-19ko gaixoei animoa eta maitasuna emateko bideo batzuetan, eta beste bideo batzuetan Osakidetzako osasun-langileei eskerrak eta animoak emateko. Bideo horiek Gurutzetako Ospitaleko intranetetik proiektatuko dira, baita pazienteen telebistetan ere. Honekin animoa igo eta irribarre bat ateratzea lortzen badugu, helburu super-beteta.