Etorkizunari begira, egungo egoera gorabehera

Joan den asteazkenean, Teknologia Arloko Batxilergoko 2. mailako ikasleek Tecnaliak robotikaren eta fabrikazio aurreratuaren arloan egiten duen lana ezagutzeko aukera izan zuten.

Gaur egungo egoera gorabehera, denok egokitu ginen eta ikasleek bisita birtuala egin zuten ikastetxetik. Ana Arroyo eta Xabier Uriarteren laguntza izan zuten une oro, eta bisita birtual horren bidez azalpenak eman eta zalantzak argitu zituzten.

ESKERRIK ASKO, TECNALIA!!