Eskolaz kanpoko surf ekintza berria ikastetxean

Joan den apiriletik, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko Azkorriko ikasleak Sopelako Arrietara hondartzan surfa egiten ari dira eskolaz kanpo.Lehen Hezkuntzako ikasleak Gorka Yarrituko surf eskolan, eta DBHko eta Batxilergoko ikasleak Peña Txuri Surf Eskolan.

Taldeek 6 parte-hartzaile dituzte gehienez, eta monitore batek laguntzen die beti.

Gure ingurune natural pribilegiatuari esker, ikasleak 5 minutura daude autobusez. Esteka honetan jardueraren bideo bat ikus daiteke:

https://fb.watch/5oZqh9PxT6/