Informazio Orokorra

Eskolaz kanpoko ekintzak
colegio

Eskolaz kanpoko zenbait ekintza egiteko aukera eskaintzen du ikastetxeak, eguerdian eta arratsaldeko eskolak amaitzean. Ikaskuntza ez-formaleko zenbait alorretakoak dira ekintzak, eta ikasleen gaitasunak areagotzeko aukera eskaintzen dute.

Ikasleen % 40 inguruk hartzen dute parte eskolaz kanpoko jardueraren batean. Argi asko adierazten du datu horrek familiek gure ikastetxean duten konfiantza. Izan ere, teknikaren eta pedagogiaren aldetik ondoena trebatutako profesionalak erakartzen saiatzen da Azkorri, eta ahalik eta instalazio eta baliabiderik onenak eskaintzen, etxera itzultzeko autobus-zerbitzua ere barne dela.

Are handiagoa bihurtzen du Azkorriren proiektua lankidetza-ahalegin horrek, eta are ezagunagoa eta ospetsuagoa bilakatzen gure ikastetxea.

Beti bezala, ateak zabalik dauzkagu zuen ideiak eta iradokizunak jasotzeko eta, hartara, are hobea egin dezagun ikastetxearen jarduna Azkorri komunitatea osatzen dugun guztion artean (familiak, ikasleak eta irakasleak), gure inguruneko gizarte-, kirol- eta kultura-eragileekin elkarlanean.

Zatozte, eta hartu parte, familia-giroan, eskolaz kanpoko ekintzetan eta asteburuetako jardueretan!

 
creciendo contigo
mattis lectus eleifend ante. quis libero. non quis, risus.