Jantokia

Jantokia zerbitzu hutsa baino askoz gehiago da. Kalitate eta arretaz landutako janaria prestatzen da gure sukaldeetan. Etxeko menuak, orekatuak eta askotarikoak prestatzen ditugu, elikadura espezialistek eratutakoa.

Hilean behin nazioarteko menu bat prestatzen da, gure ikasleek beste herrialdeetako janaria ezagutu eta goza dezaten.

Elikadura arazoak dituzten ikasleen beharrak ere betetzen ditugu, hala nola intolerantziak, alergiak edo dieta bereziak.

Jantokia berriki berritu da, giro atsegina eta leku zabala sortzeko, ikasle zein irakasleek bazkariaz gozatzeko.

Bukatzeko, nabarmentzekoa da jangela zerbitzu bat baino gehiago dela. Ikasleen formakuntza integralean esku hartzen duen eguneroko hezkuntza-jardueratzat hartzen da.