Ikasle Ohiak

Azkorri
colegio

Oso garrantzitsuak dira ikasle ohiak Azkorriko hezkuntza-komunitatearentzat, eta ditugun harremanak zaindu ez ezik areagotu ere egin nahi ditugu. Horregatik prestatu dugu topagune hau, informazioa, esperientziak eta proposamenak partekatzeko.

 
  • Néstor Acebo

    Ikasle ohia da, eta kooperatibako kidea; izan ere, Azkorri ikastetxeko ikaslea du semea. Gurekin partekatu nahi du Youtubeko CON 5 DUROS kanalean sustatzen duen proiektua. Informatikaren alorreko zenbait oroitzapen dakarzkigu gogora proiektu horrek, desafioa, umorea eta nostalgia uztartuta. Jolas-aretoetako joko klasikoetako partidak ditu gai nagusi proiektuak. Txanpon edo kreditu bakar batekin amaitzen ditu jokaldiak (horretan datza erronka), eta trukuei, anekdotei eta abarri buruzko zenbait iruzkin egiten ditu. Umorez jarduten da beti, eta nabaritzen zaio antzinako joko hain adikzio-eragile eta konplexu haien nostalgia. Orain arte lortu ez den errekor bat lortzea ere xede du kanalak: jolas-aretoetako 1.000 joko osatzea kreditu bakar batekin.

    Leer más ›
creciendo contigo
id felis eleifend luctus et, libero. consectetur neque. venenatis, id, quis