Historia

Azkorri
colegio

1970ean sortu zen Azkorri Ikastetxea izeneko irakaskuntza-kooperatiba, helburu hau zuen familia-talde baten ekimenez: kalitateko hezkuntza eta bestelako kudeaketa-eredu bat izango zituen ikastetxe bat eskaintzea seme-alabei. Proiektuan eta ikastetxearen agintaritzan familiek ere hartu behar zutela parte aldarrikatzen zuten Azkorriren bultzatzaileek, betiere ikastetxearen eskaintza berezituaren balioak oinarri zirela.

1970eko urriaren 5ean ekin zion lehen ikasturteari Azkorrik, Javier Eizaguirre —ikastetxearen sortzaileetakoa— zuzendari zuela.

Harrezkero, zenbait une gogoangarri utzi ditu ikastetxearen historiak. Azpiegiturek, adibidez, hazkunde nabarmena izan dute (haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako pabilioi haietatik, egungo instalazio moderno eta berrituetara); irakasle-kopurua ere asko handitu da (hasierako talde txiki hartatik askoz zabalagoa den egungora), eta, azkenik, hazi egin da hezkuntza arautuaren osagarri den balio erantsiaren eskaintza, zeina ikastetxearen nortasun-ezaugarrietako bat baitugu.

Hazi ez ezik, erreferentziako ikastetxe ere bihurtu da Azkorri urte hauetan zehar, betiere sorrerako ezaugarriei eutsiz eta egungo zein etorkizuneko erronketara egokituz bere xedea, ikuspegia eta balioak.

Ikastetxearen sorrera: zenbait data ofizial

1970eko ekainaren 10a: “Azkorri” Ikastetxea Irakaskuntza Kooperatiba eratu zen, eta 17.928 zenbakiarekin erregistratu Lan Ministerioan.

1970eko urriaren 5a: Irakaskuntza-jarduerari ekin zion ikastetxeak.

1971ko ekainaren 21a: Behin-behineko baimena eman zion Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak.

1973ko irailaren 18a: Haur Hezkuntzako eta OHOko Ikastetxea Eraldatzeko eta Sailkatzeko baimen baldintzatua jaso zuen, hau da, Haur Hezkuntzan 200 ikasle eta OHOn 640 izateko eskubidea (40, ikasgelako).

1975eko ekainaren 18a: Se concede autorización para impartir BUP.

1975eko abuztuaren 27a: BBBa emateko Ikastetxe Onetsi gisa jarduteko behin-behineko baimena eman zitzaion Azkorriri. Baimendutako ikasle-kopurua: 360.

1976ko otsailaren 2a: OHOko Ikastetxe gisa jarduteko behin betiko baimena jaso zuen (1976/04/05eko BOE).

1976ko otsailaren 4a: OHOko Ikastetxe gisa jarduteko behin betiko baimena jaso zuen (1976-04-05eko BOE).

1976ko martxoaren 18a: 906/1976 Dekretuak Interes Sozialeko ikastetxe izendatu zuen Azkorri.

1978ko azaroaren 14a: Ministro-agindua, zeinaren bidez baimendu baitzen “AZKORRI” Ikastetxea Irakaskuntza Kooperatibaren jarduera.

1979ko martxoaren 9a: Ministro-agindua, zeinaren bidez eman baitzitzaion baimena “AZKORRI” Ikastetxea Irakaskuntza Kooperatibari UBIko eskolak emateko (1979/04/28ko BOE).

 1982ko urriaren 24a: Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea (1982/12/16ko EHAA).

1988ko maiatzaren 17a: Ikastetxearen estatutu berriak —Eusko Legebiltzarraren Kooperatiben Lege berriari egokituak— onartu zituen Eusko Jaurlaritzak, eta BI-336 zenbakiarekin erregistratu. EJren Hezkuntza Sailak, berriz, baimena eman zuen hiru urteko haurrentzako ikasgelak zabaltzeko, haur-eskolei LOGSEk agintzen dizkien etapa guztiak bi ikasgelatan emateko, ikastetxeko gainerako alorretan bezala.

1996ko maiatzaren 24a: DBHko eskolak emateko (LOGSE, 1996ko martxoaren 20ko Agindua).

2008ko azaroaren 3a: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa emateko baimena jaso zuen ikastetxeak (kode-zenbakia: 48005238).

creciendo contigo
dolor. luctus ipsum ipsum velit, dapibus