Guraso Elkartea

Azkorri
colegio

• Azkorri Ikastetxeko Guraso Elkartean biltzen dira ikastetxeko hezkuntza- eta kudeaketa-lanetan parte hartu nahi duten familiak. Ikastetxearen oinarri den Azkorri Ikastetxea kooperatibaren xedeari laguntzen dio Guraso Elkarteak, eta ikasleen familiak ordezkatzen.

Honenbestez, bat egiten dute familiak eta eskolak Azkorriko ikasleen gaitasunak sendotzeko ahalegin bateratuan, hori baita haien heziketaren ardatza.

Besteak beste, helburu hauek ditu Guraso Elkarteak: Eskola Kontseiluko partaidetza eta ordezkaritza bideratzea, familiei laguntzea beren seme-alaben heziketari dagokien alor guztietan, eta kooperatibaren jarduerak kudeatzen laguntzea, Zuzendaritza Kontseiluaren bitartez.

Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek garatzen ditu Guraso Elkarteak, Plan estrategikoa oinarri duela:

Elkartearen beraren kudeaketa: • Osoko bilerak antolatzea eta kudeatzea, eta batzordeetan lan egitea. • Diruzaintzaz arduratzea eta dirua lortzea elkartearen xedeetarako.

Familiak ordezkatzea eta orientatzea: • Eskola Kontseiluan familiak ordezkatzea • Familiei orientazioa ematea.

Partaidetza: • Zuzendaritza Kontseiluaren plangintza betearazlea eta arloen eta proiektuen kudeaketa.
Ikasturte bakoitzerako kudeaketa-plan batean egituratzen dira jarduerak eta proiektuak; ondoren, Zuzendaritza Kontseiluari aurkezten zaio plana, onespena eman diezaion.

Besteak beste, proiektu hauek kudeatzen ditu Azkorriko guraso-elkarteak, haietako batzuk kooperatibaren balioen funtsari dagozkionak: 1. Eskolaz kanpoko jardueren prozesuaren jarraipena egitea. 2. Antolatzea, ikastetxean, eskolaz kanpoko hizkuntza-azterketak. 3. Urtekaria argitaratzea. 4. “Objektu galduak” zerbitzua kudeatzea. 5. Kooperatibaren urteroko festa antolatzea. 6. Kirol-ekipamendua kudeatzea. 7. Kooperatibaren GKEekiko elkarlana eta lankidetza antolatzea. 8. Ikastetxeko eskola-orientabideko zerbitzuei laguntzea.

Azkorri familia-kooperatiba bat denez, batzar nagusian gauzatzen da konpromiso- eta partaidetza-mailarik handiena, eta zuzendaritza-kontseilua da ikastetxearen eta erakundearen kudeaketa-organo gorena. Baina guraso-elkartea ere oso lagungarria da Azkorriren sorrerako espirituari bizkor laguntzeko, konpromiso-maila txikiagoarekin bada ere: gure seme-alaben trebakuntza ahalik eta onena izatea, familia guztiok gure esku dagoen ekarpena eginez horretarako.

Informazio gehiago eta izen-emateak: ampa@azkorri.org

Objetos Varios
Chaquetas y Sudaderas
creciendo contigo
Acceso a Inika