Azkorri ikastetxea

Azkorri
colegio

1970ean sortu zen Azkorri

• Kooperatiba bat osatu zuen familia-talde batek, eta profesionalen bila hasi ziren, ikasleen banakako garapena bermatzeko kalitateko hezkuntza integrala eskain zezaten.

Itunpeko ikastetxea gara, laikoa eta eleaniztuna, eta hezkuntza-etapa hauek eskaintzen ditugu:

bi urteko haurrentzako ikasgela, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Ikastetxe handia izatearen abantailak ditugu (tamaina, arkitektura, inguru naturalak, kirol-instalazioak —futbol-zelaia, atletismoko eremua, saskibaloi-kantxak, pilotalekua…—), baina ikasleak alor desberdinetan antolatzen ditugunez, dagokien etaparen arabera, talde txikiak izaten dituzte beti irakasleek. Hori dela eta, errazagoa da arreta pertsonalizatua eskaintzea eta helburu orokorrei bakoitzaren premien arabera ekitea.

Bestalde, jaramon berezia egiten diegu familien, ikasleen, irakasleen eta gure komunitateko gainerako kideen arteko harremanei eta komunikazioari. Harreman horiei eta bizikidetza-giro onari esker, elkarrekin egiten dugu aurrera helburu eta interes erkideen bila.

Hizkuntzei dagokienez, berriz, proiektu propio bat garatu dugu. Gaztelania, euskara eta ingelesa erabiltzen ditugu funtsezko hizkuntza gisa, eta Bigarren Hezkuntzako lehen ikasturtetik aurrera frantsesa sartzen ere hasten gara. Horrekin batera, zenbait alor jorratzen dituzten hezkuntza-esperientziak antolatzen ditugu ingelesa komunikazio-hizkuntza izan dadin.

Kooperatiba izaki, demokratikoa eta partaidetzakoa da gure izaera, eta oreka sustatzen dugu antolakuntzaren oinarrizko aldagaien artean:

● Autonomia / Kontrola
● Partaidetza / Erantzukizuna
● Lankidetza / Erantzun azkarra

Hori abiapuntu harturik antolatu dugu gure organigrama:

Aginte-organoak:

● Batzar nagusia
● Zuzendaritza-batzordea
● Eskola-kontseilua

Zuzendaritza-organoak:

● Zuzendaritza nagusia
● Zuzendaritza-taldea

Talde eragileak:

● Guraso-elkartea
● Klaustroa
● Batzordeak
● Prozesu bakoitzeko lantaldeak
● Ikasle ohien elkartea

creciendo contigo
eget consectetur libero elit. Sed et, Nullam id ante. luctus