Azkorri Ikastetxea, ikasleen espiritu ekintzailea.

Azkorri Ikastetxean ohitura denez, ekimena eta espiritu ekintzailea bultzatzearen alde egiten jarraitzen dugu.

Aurten ere, eta programaren 8. edizioan, Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoko 1. mailako ikasleak Ekonomia irakasgaian parte hartzen ari dira Startinnova programan.

Proiektuak urtarrilaren 13an aurkeztuko dira, eta, lana osatzeko, online prestakuntza-saioak egin dituzte negozioa sortzeko kanbasen eredua oñarriz, hitzaldi digitalen bidez hiru ekintzaile gazterekin harremanetan jartzeko aukera izan dute eta Getxolanen aholkularitza jaso dute (Getxoko Udalaren ekonomia sustatzeko zerbitzua).

Esteka honetan El Correo egunkariak berriari buruz argitaratu duen albistea irakurri ahal duzue:

https://www.elcorreo.com/bizkaia/lecciones-emprender-20201231212028-nt.html

Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak kultura ekintzailea sustatzeko Egin eta Ekin programari buruz argitaratu duen aldizkaria ere gehitu dugu. Bertan, DBHko 4. mailako gure ikasleek joan den ikasturtean lortutako lorpenak aipatzen dira.

Egin eta ekin aldizkaria

Gizarte Zientzietako Batxilergoko 1. mailako ikasleei zorte ona opatzea edizio berri honetan, eta ekimen horien aurrean erakutsi duten jarrera eta lana eskertzea.

Azkorri gara, ekintzailetzaren aldeko apustuan jarraitzen dugu.