2020/21 kurtsorako liburuak. Liburuak jasotzea

Guraso Agurgarriak, 

Gutun hau, hurrengo ikasturterako liburuak Azkorri Ikastetxeko Liburu Kudeaketa Taldearen bitartez BAI eskatu dituzuenei bakarrik dago zuzenduta. 

Behin zeuen formularioak aztertuta eta bideratuta, eskaera guztiak egin ditugu eta argitaletxeen materialak jaso, alderatu eta antolatu egin ditugu jadanik. Beraz, bagaude prest, eskaera orrien arabera, koaderno eta liburu guztiak zeuei emateko.

Materiala 4. pabiloiko laborategian entregatuko da.  Egungo egoera dela eta, jasotako protokolo bat jarraituko dugu: Ikastetxeko sarbidetik, mugikortasun-ibilbideak seinaleztatuta aurkituko dituzue. Gezi gorri eta zuriek pabilioi barrura eramango zaituztete eraikineko beiratetik, eta banaketa-gunera eramango zaituztete. Familia bakoitzeko pertsona bakar bat etortzea gomendatzen dugu, pilaketak saihesteko. Bertaratzean, guztiok errespetatu beharko ditugu segurtasun protokoloak, gure arteko distantziak mantenduz eta maskara eramanez. 

Entrega-puntura iritsitakoan, identifikatu egingo zarete; gutako batek kontrol-erregistroan sinatuko du, eta eskatutako liburuak poltsa batzuetan entregatuko dizkizueguKonfirmatzeko elementu gisa, galdetegia egitean jaso zenuten kopia inprimatuta duzue, eta hauxe edo zerrenda propio bat ekartzea gomendatzen dizuegu, entrega zuzena dela baieztatu ahal izan dezazuen.

Behin liburuak entregatuta, irteerako seinaleei jarraituko diezue (gezi beltzak eta horiak), oraindik sartzen ari direnekin gurutzatzea saihestuz.

Aldez aurretik ez eskatutako liburuak ezin izango dizkizuegu eman inondik inora, galdetegietan agertzen zitzaizkigun kopuru zehatzaren arabera eskatu ditugulako, eta ez daukagulako azken orduko eskaerei erantzuteko gehigarririk. Hemendik aurrera liburuak nahi dituzuenek, zeuen kabuz lortu behar izango dituzue. Liburuen zerrendak, WEB orrialdean utziko ditugu ikusgai, atal pribatuan (LIBURUAK 2020/21).

Jasotze-izapide hori egiteko pertsonalki aurkezterik ez baduzue, beste pertsona baten esku utz dezakezue, dokumentu honi erantsitako baimen-gehigarria betez eta sinatuz. DBHko eta BATXILERGOKO ikasleak ere hor sartzen dira, eta aukera izango dute beren liburuak esleitutako egunetan eramateko, ADENDA SINATUTA DUTELAKasu hauetan, liburuz beteriko poltsak nahiko pisutsuak direla kontuan izan. 

Adenda jaitsi

ENTREGATZEKO DATAK ETA ORDUTEGIAK

Egun beretan jende asko ez pilatzeko, lehentasuna emango zaie ikasturteen araberako liburu banaketeei:

  • Ekainaren 16 asteartea / 17:00etatik- 20:00etara.   DBH 2, DBH 4 eta Batxilergoak 1 eta 2
  • Ekainaren 17 asteazkena / 16: 30etatik 20: 00etara      LH2, LH3, LH4, LH 5
  • Ekainaren 18 osteguna  / 17: 00etatik 20: 00etara      LH 1, LH 6, DBH 1 eta DBH 3
  • Ekainaren 19 ostirala / goizeko 8:30etatik 12:00etara, lan-arrazoiengatik edo kontziliazio-arrazoiengatik liburuak esleitutako egunetan hartu ezin izan dituztenentzat izango da egun eta ordutegi berezi hori.

Ikasle bat baino gehiago ikasturte ezberdinetan dauzkazuenontzako, liburu guztiak batera emango zaizkizue, seme-alabetako bati dagokion edozein egunetan.

Beti bezala, helduarazi nahi dizuegu berriro prozesuarekiko zalantzarik badaukazue, jar zaitezketela gurekin kontaktuan liburuak@azkorri.org helbidearan bitartez. 

Berriro geure eskerrak eman nahi dizkizuegu zeuen partehartze eta laguntzagatik. 

Agur bero bat   

Liburu Kudeaketa Taldea