2020/21 kurtsorako liburuak. Liburuak eskatzeko galdetegiak

Azkorrin, 2020/05/21

Guraso agurgarriak

Orain dela gutxi azaldu genizuen bezala, datorren 2020/21 ikasturterako erabiliko diren liburuak eta eskuliburuak  aukeratu dira jadanik eta badaude iragarrita eta ikusgai liburuen zerrenda guztiak,  ikastetxeko web orriaren atal pribatuan / liburuak 2020-21, zeuen arreta izan dezaketen datu guztiekin, Ikastetxearen bitartez erosten badituzue izango diren salneurriak barne. 

Orain, zeuen eskaerak gauzatzeko unea heldu da; horretarako, galdetegi telematikoak sortu ditugu mailaka,  FAMILIA GUZTIEK BETE BEHAR DITUZUENAK, BAI LIBURUAK IKASTETXEAREN BITARTEZ  EROSTEKO ASMOA DAUKAZUENOK, BAITA HORRELA EGINGO EZ DUZUENOK ERE.  Galdetegi hauetan datorren ikasturteko liburuak eta beraien prezioak aurkituko dituzue. Ikasle bakoitzeko galdetegi bana egin behar da, datorren urtean egingo duen mailari dagozkionak.

Galdetegi hauek bidaltzeko epea, datorren asteko igandera, maiatzak 31ra arte (hau barne) luzatzen da. Data horretatik aurrera ez dira jasoko eskaera gehiagorik.  

Liburuak Ikastetxearen bidez erostea erabakitzen duzuenok, zerrendan ikusiko dituzuen liburu guztien artean, BAI laukia hautatu beharko duzue  interesatzen zaizkizuen liburuetan.  Bukatzeko, “ENVIAR” klikatu. Libururen baten inguruan zalantzak izatekotan, liburuen izenburuekin batera eta aipatutako Webgunean iragarri dugun laukian, ale bakoitzari buruzko ohar batzuk agertzen zaizkizue, zerrendetan dauden liburu batzuk bi ikasuturtez erabiltzen direlako, edota DBH ta BATX garaian, aukeratutako ikasgaei lotuta baitaude…

Liburuak Ikastetxearen bitartez  EZ erostea erabakitzen duzuen familiek ere, galdetegia  bete beharko duzue, EZ botoia klikatuz  eta “ENVIAR”. Hori premiazkoa da guretzako, ziurtatzen digulako familia guztiak jaso dituzuela. Ez bagenu erantzunik jasoko, geure mezuak bidaltzean akatsaren bat egon ez ote den zalantzan geratuko ginatekeelako. Liburuak Ikastetxetik kanpo erosi nahi izanez gero, galdetegia amaitutakoan, Ikastetxeko WEB orrialdeko atal pribaturako esteka bat agertuko zaizue (pasahitza eskatuko dizue). Hor, LIBURUAK 2020/21 atal berria topatuko duzue, eta bertan, aipatutako 2020/21 ikasturterako  liburuen zerrenda guztiak, mailaka sailkaturik izango dituzue ikusgai, EAN-ISBNekin. Hor bertan ere, kontuan hartzeko ohar interesgarri batzuk ere topatuko dituzue.

Galdetegia bukatutakoan, baliteke Capcha kodearen bat agertzea.  Kode horrek pertsona batek egiten duela ziurtatzeko balio du eta ez makina batek. Hau oso ohikoa da mota honetako galdetegietan Interneten bidez. Egin behar dena, NO SOY UN ROBOT, laukian klikatu eta ENVIAR. Irudiak agertzen bazaizkizue, jarraitu argibideak , klikatu irudiak eta ENVIAR.

Gogoratzen dizuegu ere eskaera bakoitzerako,  baieztapen-erantzun bat jaso behar duzuela; ez bazaizue jasotako karpetan berehala agertzen, spam karpeta begiratu, badaezpada. Honek ere bere garrantzia dauka, liburuak jasotzera zatoztenean, gurearekin alderatzeko, zeuen eskaeraren baieztapena ekarri zenezatela interesgarri izango litzatekeelako, bat egiten dutela baieztatzeko.

Prozedurari buruzko edozein zalantza  izanez gero, liburuak@azkorri.org –rekin harremanetan jar zaitezkete. Aurrerago, Ikastetxearen bitartez hautatu dituzuen liburuen banaketa eta jasotzearen datak iragarriko dizkizuegu.

Agur bero bat,

    Liburu Kudeaketa Taldea