2020/21 kurtsorako liburuak. Behin-betiko zerrenda prezioekin

Guraso agurgarriak

Azkorri Ikastetxeko Liburu Kudeaketa Taldetik, liburuen behin-betiko zerrendak prezioekin, badaudela iragarrita informatzen dizuegu.

Gaurtik aurrera, Azkorriko web orrian, atal pribatuan sortutako azpiatal batean, 2020/21 liburuak izenpean, pdf formatuan, liburu zerrenda hauek aurkituko dituzue, izena, argitaletxe, ISBN eta prezioarekin jadanik, baita bakoitzaren inguruan argitu dizkizuegun ohar informatibo batzuekin.

2020/21 urterako egongo diren berrikuntza gutxi batzuk izan ezik, gainontzeko liburu guztiak 2019/20  erabili diren berberak mantentzen dira.

Bukatzeko, jakin ezazue ere, 2020/21 ikasturteko liburuak Azkorri Ikastetxearen bitartez erosteko galdetegi telematikoak, hurrengo egunetan  bidaliko dizkizuegula.

Liburuen zerrendak ikusi ahal izateko esteka honetan klikatu dezakezue:

Atal pribatura

Laster arte, agur bero bat

 

 

Liburu Kudeaketa Taldea