2020/21 kurtsorako liburu zerrenda argitarapena

Guraso agurgarriak,

Aurreko urteetan bezala,sortutako Azkorri Ikastetxeko Liburu Kudeaketa Taldekoak bagabiltza zeuei, 2020/21  ikasturtean erabiliko diren liburuak gurekin batera zeuenganatzeko prozesuan. 

Irakaslegoak materiala aukeratu du jadanik eta argitaletxe guztiekin jarri gara harremanetan, egingo ditugun eskaera guztiak zehazteko.

Gaurtik aurrera, Azkorriko web orrian aurkituko dituzue, atal pribatuan sortutako azpiatal batean, 2020/21 liburuak izenpean, pdf formatuan, preziorik gabe. Zergatia da, oraindik ez dauzkagula  prezio guztiak, baina modu honetan, zuok, denbora gehiago eukiko duzue antolatzeko, begiratzeko eta liburuak berrerabiltzeko, nahi izanez gero.

Bertan, liburu bakoitzaren izena, ISBNa eta argitaletxea agertzen da baita ikasturte batzuetarako kontuan izan beharko dituzuen ohartxo batzuk ere.

Esteka honen bidez zuzenean sartu zaitezkete atal pribatura: Liburuak 2020/21 ( Pasahitza beharrez gero, bidali posta elektroniko bat, secretaria@azkorri.org  helbidera)