2020/21 kurtsorako liburuak. Galdetegien azken eguna

Azkorri, 2020/05/27

Familia agurgarriak ,

Lehenengo eta behin, liburuen eskaera prozesua burutu duzuenoi, zeuen erantzun ona eta azkarra eskertu nahi dizuegu.

Bigarrenez, gogoratzen dizuegu derrigorrez bete eta bidali behar diguzue, bai liburuak Azkorri Ikastetxearen bitartez erosiko badituzue, baita zeuen kabuz Ikastetxetik kanpo egingo baduzue ere.  Epea, maiatzaren 31ko 00:00ak arte, daukazue, aste honetako igandera arte, alegia. Une horretan galdetegiak itxiko dira eta ez da beste eskaerarik bat onartuko. Oso galdetegi erraza da eta 3 minutu baino ez duzue behar izango gauzatzeko.

Beste aldetik, prozesu honetan eskatutako liburuen kobrantza, zuen erosotasunerako, 2020ko urrian, azaroan eta abenduan,ikastetxeko admistrazioaren bidez hiru zatitan egingo dela, informatu nahi zaituztegu.

Gogoratzen dizuegu ere, liburuen zerrenda guztiak ikusi ahal izateko, Azkorri Ikastetxeko web orrialdeko atal pribatuan (www.azkorri.com), LIBURUAK 2020/21 izeneko atal bat aurkitu dezakezue. Bertan,  PDF formatopean eta mailaka sailkaturik, erabiliko diren liburu guztien zerrendak daude. Honako datuak agertzen zaizkizue: ikasgaia, izena, argitaletxea, EAN zenbakia eta Azkorriko salneurria. Gainera, ikasmaila guztietako galdetegien esteka(link) guztien zerrendak  eskegi ditugu atal berberan, erabili behat izatekotan

Azkenik esan, prozesuarekiko zalantzarik badaukazue, jarri gurekin kontaktuan liburuak@azkorri.org helbidearan bitartez. 

Zuen partehartze eta laguntzagatik eskerrik asko. 

Agur bero bat,

Liburu Kudeaketa Taldea.