Kirolak
Castellano
Atal pribatua
bisita ezazu
Kirola ...

 ... Azkorri ikastetxean entrenatzea eta lehiatzea baino gehiago da.

Ikastetxearen kirol filosofia, kirola hezkuntza-balioak transmititzeko erabiltzean datza, hala nola guztion parte hartzea, kideak, aurkakoak, arbitroa, arauak eta abarrekiko begirunea; norbera gainditzeko gogoa, autoestimuaren hobekuntza eta, jakina, kirol bakoitzaren oinarri teknikoen ikasketa eta hobekuntza.

 
 

  Gaur egun, Azkorrin kirol anitz hiru talde ditugu (Lehen Hezkuntzako 1.a, 2.a eta 3.a), futbol 7 modalitateko 4 talde (Lehen Hezkuntzako 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a), saskibaloi  8 talde (Lehen Hezkuntzako  4.eko bat, 5.eko bi eta 6.eko beste bi eta DBHko 1.eko bat, 2.eko bat eta 3. eta 4.eko beste bat) karate talde bat talde (Lehen Hezkuntzako 1.tik 3.era) eta aerobic talde bat (Lehen Hezkuntzako 1.tik 6.era).

Lehiaketetan kirol emaitzei lehentasuna ez emateak, taldeetan gure ikasle guztien parte hartzea ahalbidetzen du.

Ikastetxean egiten diren kiroletan, gurasoen parte hartzea eta elkarlana funtsezkoak dira. Gure ikasleen formakuntza eta heziketan entrenatzaileei laguntzeko, ordezkari eta kolaboratzailearen figurak sustatzen dira.