Zerbitzuak
Castellano
Atal pribatua
bisita ezazu
Orientabidea

Ikasturtean zehar Orientabide Sailak hainbat iharduera egiten du honako asmoekin:

  • Eskola-porrotaren arrazoiak prebenitzea edota antzematea eta diagnostiko honen bidez ikaslea eta gurasoak zein irakasleak ere "bideratu" ahal izatea.
  • Ikastetxearen ikasleak eskola-bizitzan zehar hartu beharko dituzten aukeren aurrean, hala nola D.B.H.ko 4.ean Batxilergo Berriak, Batxilergoaren 1.an aukerakoak eta BATX. 2.aren amaieran  hautatuko duten karreran, eskolar eta profesionalki orientatzea.

Helburu hauek guztiak lortzeko, Haur Hezkuntzatik Batxilergo 2.a arte helburu ezberdinak dituzten hainbat proba psikotekniko aplikatzen dira. Irakur-idazketaz jabetzeko heldutasun mailaren diagnostikoa, gaitasunen araberako aukerako ikasgaien edo geroko ikasketen hautaketa, ikasketarako ohiturak edo gustuak, nortasun arazoak  edo ikaskuntzaren zailtasunak antzematea barne, horietariko helburu batzuk izan daitezke.

Ezarritako probez gain, ikasleren batentzako tutoreek, irakasleek edo gurasoek eskatuko balute, antzemandako behar horren araberako testak egingo lirateke. Behin proba hauek zuzenduta eta ulertuta, hezkuntza mailaren arabera ikaslea eta gurasoekin elkarrizketa pertsonalak mantentzen dira lortutako emaitzen berri emateko eta antzemandako arazoa konpontzeko segitu beharko diren pausuak aholkatzeko.

Beste aldetik, heziketa-behar bereziei buruz orientatzen da, Laguntza-Gelara joateko edo errefortzu programen bidez.

Halaber, orientatzaileak harreman estua mantentzen du irakasleen klaustroekin, ebaluaketa batzarretara joaten eta tutoreak, zikloaren kooordinatzaileak eta zuzendaritzarekin aldizkako bilerak mantentzen; eta gure ikasle batzuekin lan egiten ari diren kanpoko psikopedagogiko-bulegoekin elkarlanean aritzen da ere.

Gure ikasleen orientabidearekin zerikusia duen jakinarazpen bat eman behar den unean (pasatuko diren probak, emaitzak emateko elkarrizketa pertsonalen datak etabar), web honen albisteak atalan iragarriko da ere.

Kurtso honetarako programatutako ekintzak  "Aurtengo ikasturtea" atalan ikus ditzakezue.