|
Azkorri Ikastetxea 1970ean sortutako Gurasoen Elkarte Kooperatiba da. Bere maila guztietan zentro homolagatua eta hitzartua da.
Gure ikastetxearen identitate ikurrak kooperatibismoa, eleaniztasuna eta balio humanista-kristauetan oinarritutako laikotasuna dira.
Gure helbururik nagusiena, ikaslearen bilakaera orokorra lortuko duen erabateko kalitatezko hezkuntza eskaintzea da. Ikasle kopuru murriztua duen zentro familiarra garenez, ikasleari zein sendiari, helburu orokorrak bakoitzaren beharrizanekin batera izatea baimentzen digun banakako arreta eskaini ahal izaten diogu.
Ildo honi jarraituz, ikastetxean ekintza plan zehatza garatzen dugu maila ezberdinetan eskola-porrota ekiditzeko.
Guretzako, arreta berezia merezi dute ikastetxea eta sendien arteko harremanek eta komunikazioek.
Kooperatibismoa eta ikastetxearen partehartzearen filosofia barruan, organo ezberdinak ditugu, hala nola gobernua, zuzendaritza eta lankidetza eta partehartzekoak.
Gobernukoak honako hauek dira: Asanblada
Errektore Batzordea
Eskola Kontseilua
Zuzendaritza-organoak: Klaustroak
Zuzendaritza Kontseilua
Zuzendaria
Lankidetza eta Partehartzekoak honako hauek: Guraso Elkartea
Ikasle Ohiak
Organo hauen helburua, gure ikastetxearen funtzionamendu bikaina eta kalitatezko zerbitzuak lortzea da. Honako kontzeptuen arteko oreka bilatzen dugu: Autonomia / Kontrola
Partehartzea / Ardura
Elkarlankidetza / Erantzunan azkartasuna
EGINKIZUNA
Azkorri ikastetxea Guraso Irakaskuntza Kooperatiba da, autonomoa eta irabazi-asmorik gabekoa, hiru urtetik Batxilergoaren bukaera arte, etengabeko hobekuntza prozesuan ikasleen osoko formakuntzan aritzen dena.
Getxoko udalerriaren ingurune naturalean kokatua, bere iharduera ondoko udalerrietara hedatzen da.
Honelaxe definitzen da:
-
Humanismo kristauaren balioetan zuzendutako ikastetxe laikoa da. Autoestimazioa, begirune eta ardura balioetan oinarritutako heziketa lantzen dugu.
-
Euskal kulturaren garapenean eta transmisioan jarrera eraginkorra mantentzen duen Ikastetxea gara. Informazio eta komunikazioaren teknologia berrietan txertatutako ikasle eleanitzak trebatzen ditugu.
IKUSKERA
Ikasleen emaitzengatik zein instalakuntzak eta kokapenagatik, inguruan erreferentzi zentrotzat ezagutua izatea.
Kanporatzen dugun entzutea mantentzea, horren eramaileak ikasleak eta zentroaren funtzionamenduarekin pozik dauden sendiak izanda.
Zentroaren eragileen arteko ekintza anitzak eta portaera demokratikoa garatzea, gure inguruan existitzen diren ideiak, baloreak eta portaerak errespetatuz.
Gure ikaslegoaren osoko formakuntzan emaitza ezin hobeak bermatzea, eta ondorioz, gizartearen hobekuntza ahalbidetzea.
|