Ikastetxea
Castellano
Atal pribatua
bisita ezazu
Azkorri Ikastetxea ...

 Ikastetxerako sarrera

... 1970ean sortu zen. Sendi eta hezitzaileen arteko benetako lankidetza eskaintzen zuen kalitatezko ikastetxea nahi zuen sendi eta profesional talde baten ekimenak bultzatu zuen. Geroztik, Gurasoen Bazkide Elkarte moduan eratu zen.

Gure helbururik nagusiena, ikaslearen bilakaera orokorra lortuko duen erabateko kalitatezko hezkuntza eskeintzea duzu.

Ikasmaila guztietan Ikastetxe Homologatua eta Hitzartua gara:

  • 2 urteko gela
  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoak
 
 

Ikastetxearen airetiko ikuspegia

Ikastetxe handi baten abantailak ditugu baina, aldi berean, ikasleak mailaren arabera esparru ezberdinetan antolatzean, irakaslegoa ikasle kopuru murriztuaz arduratzen da. Honek, banakako arreta zein helburu orokorrak bakoitzaren beharrizanekin batera izatea baimentzen digu. Honek guztiak, erraztasunez eta naturaltasunez heziketa prozesu arrakastatsua lortzea dakar.

 

Sendi, ikasle, irakasle eta gure komunitatearen gainontzeko partaideen arteko harreman eta komunikazioan, aparteko arduraz lan egiten dugu. Ohiko hartueman honek, bizikidetza giro onetik abiatuta, amankomuneko interesak eta helburuak lortzea posible egiten du.

30 urte baino gehiago honen beste ezaugarri bat, ikaslegoaren prestakuntzan hizkuntz trebetasunak zaintzea izan da. Gaztelania, euskara eta ingelesa funtsezko hizkuntzatzat lantzen ditugu eta Bigarren Hezkuntzaren lau urteetan zehar, frantsesaren lehen ezagutza posible egiten dugu. Ingelesari indar gehiago emateko DBHko 1. eta 2.ean Musika ikasgaia ingelesez ematen dugu.