
Joan den maiatzaren 8an, osteguna, DBH 3. Ako ikasleak eta maiatzaren 22an DBH 3. Bko ikasleak Bilboko Euskal Museora joan ziren bisita bat egitera. Bisita gidatu baten bidez bertan dagoen Bizkaiko maketa zoragarria, Mikeldi idoloa eta ehungintza, Arrantza eta Artzaintza dagozkien aretoak ikusteko aukera izan zuten. Urtero antolatzen dugun irteera da berau.
Beraiekin, Aurora Villacieros, Txema Sobrino eta Isabel Guezuraga, Lengua, Erlijio eta Euskara irakasleak joan ziren. Goiza onuragarria izan zelakoan gaude, bertan “in situ” Euskara ikasgaian Euskal Kulturaz emandakoen berri izan baitzuten.