Gutun honen bitartez, ohi den bezala kirol denboraldia txukuntzeko prestatzen ari garen asteburuko irteera antolatzen hasi garela azaldu nahi dizuegu. Jarduera hau Azkorri Ikastetxean Lehen Hezkuntzako 4garren mailatik gorakoen artean eskeini ditugun edozein kirol jardueretan parte hartu duteneei antolatzen diegu.
Aurreko hainbat urtetan ez bezala, aurten, Gorlizen eta Troka Abentura Elkartearekin garatuko da irteera. Egonaldia larunbat goizetik igande arratsaldera izango da. Aurreikusten dugun bezalako partaidetza sortuko balitz, bi txandatan banatuko genezake jarduera, adinaka sailkaturik. Lehen Hezkuntzako 6garrenekoak gehi DBHkoak ekainaren 4ean eta 5ean arituko lirateke, eta Lehen Hezkuntako 4garrren eta 5garren mailakoak, ekainaren 11an eta 12an.
Gorlizen, hango aterpean izango genuke bilgunea. Han egingo genuke larunbateko bazkaria zein afaria, bertan lo eta igandeko gozaria eta bazkaria ere han prestatuko ligukete. Hango Troka enpresako monitoreek antolatzen dituzten ekintzak gozatzeko aukera izango genuke, sei jarduera partahartzaile bakoitzarentzat, alegia: eskalada, arku-tiroa, body board edo surfa, tirolina, rapela, piragua eta ginkanak. Hauetaz gain, Azkorriko monitoreok prestatutako bestelako ekintzak eta jolasak ere garatuko genituzke.
Datozen egunotan, honi buruzko eskutitz bat jasoko duzue, zeuen seme-alabek Haur Hezkuntzako 4garren mailatik gorakoen artean, kirol jarduera batean parte hartzen badaude. Bertan jasoko duzuen adenda bat lehen bait lehen entregatu dezazuela eskatzen dizuegu, jakin dezagun berehala zeuetako zenbat egongo zareten interesaturik.