Kirol lehieketen lehenengo jardunaldi honetatik aurrera, Azkorri Ikastetxean jokatuko diren partidu guztiak amaitutakoan, frutaz osatutako saski batzuk jarriko dizkiegu jokalariei, bai Azkorrikoek, baita kanpotik datozenek ere, jokuak egindako ahaleginen ostean indarrak berritu ditzaten.
Ekimen honen bitartez, kirol inguruan elikadura egokiarekin lotutako baloreak ezagutarazi nahi dizkiegu geure kirolari gazteei. Honez gain, kanpotik datozkigun beste ikastetxe edota klubeetako jokalariekin harreman onak finkatzeko, ongietorria izango dela uste dugu, kiroltasun kontzeptua sendotzeko asmoz.