Azkorriko 3 taldek Diputazioko Txapelketako lehiaketak bukatu dituzte, 2garren faseari dagozkien partiduak jokatu ostean. Aitor Gomezek entrenatzen duen Alebin Txikiak 5garren postuan bukatu du, Endika Luqueren Alebin Nagusia 3garrena izan da eta David Urrutiak entrenatu dituen benjaminak irabazle suertatu dira futbolari bezala euren lehenengo denboraldian. Sailkapenak aztertzeko hemen klikatu dezakezue.
Oraindik ere alebinentzako Ereagan garatzen ari den hondartza-futbola dago jokatu gabe. Maiatzaren 30ean Alebin Txikiak jokatuko du eta ekainaren 13an, Azkorri Nagusiaren txanda izango da.
Guztioi zorionak hain denboraldi ona egiteagatik.