AZALPENA
GETXOKO Eskola Kiroleko Programan parte hartzen duten umeei bigarren aukera ematen zaie Errioxako Valdezcaray eski-estaziora irteera egiteko, eskiatzeko, 2008ko otsailaren 23an (larunbata). Irteera goizeko 7etan izango da Fadura kiroldegiko aparkalekutik eta espero dugu arratsaldeko 7etan bueltatzea, leku berberera.
PREZIOA
AUTOBUSA | FORFAITA | IKASTAROA1 | MATERIAL2 | UMEAK | HELDUAK |
BAI | BAI | BAI | BAI | 43€ | 48€ |
BAI | BAI | ez | BAI | 34€ | 39€ |
BAI | BAI | BAI | ez | 35€ | 40€ |
BAI | BAI | ez | ez | 26€ | 31€ |
BAI | ez | ez | ez | 13€3 |
(1) Bi orduko ikastaroa da, eskiatzeko teknika ikasteko, estazioko bertako begiraleen eskutik.
(2) Eskiak, botak eta makilak. Kaskorik ez.
(3) Umeentzako eski eremuan sar daiteke.
BALDINTZAK
Baldintza hauek nahitaez bete behar dituzte parte hartzaile guztiek, jarduera ondo egiteko.
· Ume bakoitzarekin heldu bakar bat joango da.
· Lekurik badago, beste heldu bat etorri ahal izango da ume bakoitzarekin, lekua dagoen bitartean eta telefonoz eskatzen den ordenan.
· Umeek kaskoarekin eskiatu behar dute. Txirrindulari kaskoak onartzen dira.
· Eski ikastaroa eta gero heldu bakoitzak bere umearen ardura hartuko du Getxora bueltatzeko unera arte.
· Janaria eta edaria norberaren ardura dira.
OHAR GARRANTZITSUA
Elurrik ez badago edo eguraldi txarra egiten badu, jarduera bertan behera utziko dugu eta beste egun batean egin. Horrelakorik gertatzekotan, Getxo Irratiko albistegian eta www.getxo.net webgunean jakinaraziko dugu irteeraren bezperan.
INFORMAZIOA
Zalantzak argitzeko deitu 607 942 653 telefono zenbakira (Alfredo), 14’00etatik 20’30etara.