Honen bidez LARUNBAT honetan, maiatzaren 20an, AZKORRI ikastetxearen pabilioi estalian karate txapelketa ospatuko dela jakinarazten dizuegu.
Ideia, hainbat ikastetxe eta gimnasio elkartzea da barneko txapelketa ez ofiziala egiteko. Parte hartzaileak honakoak izango dira: Azkorri ikastetxea, Andra Mari Ikastetxea, Zubileta ikastetxea, Gimnasio Black Belt eta Gimnasio Fadura. Uste dugu honek parte hartzaileak motibatuko dituela eta haien adineko beste karatekekin lehiatzeko aukera emango diela. Halaber, gurasoei zuen seme-alaben garapena ikusteko aukera emango dizue.
Txapelketa honetan 6tik 12 urte bitarteko karatekek hartuko dute parte, lehiatzeko talde eta txandatan banatuta. Frontoi estalian 16:30etan hasiko da, beraz, parte hartzaileak 15 minutu lehenago egon beharko dira ikastetxean Karategia jantzita.